Barruko ikuskizunak

Loopas luthier

Loopasen eskuetan torlojuek abestu egiten dute. Hauxe da bere obsesioa: inguratzen duen guztiari barruan daraman abestia ateratzea. Loopas Luthier ikuskizun komuko elektrikoa da.

Protagonistak berak sortutako instrumentuak erakutsiaz, soinuz beteriko unibertso musikal batean murgil araziko gaitu.

Material birziklatuz eraikitako proposamen intimo honetan Loopas Luthier-ek ahaztutako trastuei bizi berria eman eta loopak egiteko pedala erabiliz, bere bizitzaren soinu banda sortuko du.