BAPATEAN, bat- batean sortu zen, eta bat-batean hasi genuen gure bidaia, zirkoaren, antzerkiaren eta clownaren bideak deskubrituz.
Gure abenturan eskola eta irakasle ezberdinen eskutik ikasi dugu:
- Bartzelonako Rogelio Rivel zirko eskolan.
- Buenos Aires-en Escobar eta Lerchundiren mimo eskolan eta Tailer de la Escenan (txonxongilogintzan) trebatu ginen.
- Lleidan Gurpil alemaniarraren ikastaroa egin genuen Zahir Circorekin.
- Ibizan gure clown teknika hobetu genuen "Eric de Bont –en International Clown School-en".
Eta ez hori bakarrik Pep Vila-rekin "Imbecilidad" ikastaroak egin ditugu Durangon.

Ipuin kontaketa ikastaroak Encarna Lasheras-ekin ibizan , Telak eta Trapezioa Paula del Airerekin, Akrobaziak Circo cidorekin…. Zirkoa eta umorezko antzerkia batuz sortu ditugu gure ikuskizunak.
Gure lanak, Kaleetan, eskoletan, herri txikietan, herri handietan, herri ertainetan, jaialdi eta auskalo nongo lekuetan aurkeztu ditugu. Barrutik ezagutu ditugu; Buskerfest (kroazia-Montenegro) "Dibertikale" (Gasteiz) "kaldearte" Gasteiz, "Va de Calle" (Tafalla), "festival internacional de teatro de calle de Avila", "Festival de teatro de calle de Santa Coloma", "festival de teatro de calle de Aviles", Festival de teatro de calle de Mieres", "Luna Krea" (Gasteiz)…