Umeentzako Ikuskizunak

Pon-en urtebetetzea da eta Pak sorpresa ugari prestatu dizkio. Susto, korrikaldi, opari eta bizkotxo artean gure bi lagunek malabare akrobazia eta xaboi ponpen mundura eramango gaituzte.

Eusko labeldun gereziak, alergia sendaezinak eta erremedio magikoak.Dena posible da zirkua eta antzerkia nahasten dituen ikuskizun honetan.

Pon ta pa

Ipuin lotsatiak

Ipuin guztiak ezberdinak dira, badaude ipuin harroxkoak, ipuin bihurriak, ipuin serioak, ipuin abentura zaleak...

Ipuin lotsatiak oso abilak dira ezkutaketan jolasten eta hauek aurkitzeko modu bakarra begiak ondo ireki, belarriak arretaz jarri eta ingurura arretaz begiratzea da.

Eta horixe egin du Odeik, armairuak arakatu, etxea hankaz gora jarri eta bertan aurkitu dituen ipuinak kutxa batean sartu ditu eta orain galtzerdietan, korbata eta aterkietan ezkutatzen diren ipuin lotsatiak zuri kontatu nahi dizkizu.

 

“ipuin lotsatiak” ez da ipuin kontaketa arrunta. Etxeko gauzekin osatutako ipuinezko unibertso txiki bat da. Ipuinak eta antzerkia nahastuz sortua.