Kaleko Ikuskizunak

Baserriko porrusalda

Errezeta batean kontatutako bizitza. Bi lagun su gozoan. Porrusalda, errezeta ezaguna, baina gure prestatzeko modua berdinik gabea.

 

Sukaldaritza, bertako productuak, jente arrut- ezhoikoa, herri kirolak, familia jakintza, baratza, slow food, zen filosofia.

 

Gauzak egiteko modu bat baino gehiago dagoelako. Gurea aldarrikatzen dugu: BASERRIKO PORRUSALDA.

Taberna

Film mutuetan, swing eta jazz doinuetan inspiraturiko kale-ikuskizuna. Bi pertsona, botila bat. Dena posible den lekuan: TABERNAN
Zirku teknikak eta antzerkia bereganatu dituen ikuskizun erritmikoa, zerbitzari baten maniak eta ardoa maite duen gizon baten arteko komeriak. Gorrotoa, amodioa, desesperazioa eta alkohola.

Gurpil alemaniarra, akrobaziak, orekak biltzen dituen koktela.
Tragoxka bat nahi?